25 urte betetzen ditu aurten Zegama, Zerain, Segura eta Mutiloako biztanleei musika formazioa ematen dien Tobera musika-eskolak. Larunbaten ospatuko dute urteurren hau. Seguran, arratsaldeko 18:00etan 40 trikitilari eta pandero-jolek kalejira egingo dute kaskoko kaleetan. 19:10ean, Zegaman, txistulari alardea egingo da, eta 19:30ean Julian Iantzik aurkezturik, emanaldi berezia egingo dute Toberakoek Goierriko beste musika-eskoletako haurrekin [...]
Zeraingo sagardotegietara joateko doako autobus zerbitzuak martxoan izan duen arrakasta ikusita, Zerain Dezagun Fundazioak, Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegiekin elkarlanean, zerbitzua apirilean ere eskaintzeko erabakia hartu dute. Ostiraletan eta larunbatetan jarri ohi dute autobus zerbitzua. Lehen hilabetean 850 lagun inguruk erabili dute autobusa Zeraingo sagardotegietara joateko. Horietatik 380 pertsona Legazpitik, Zumarragatik, Urretxutik eta Ormaiztegitik joan [...]
Zeraingo herriak Gazta eta sagardoaren mendia izeneko proiektua jarri du abian, eta Zerain Dezagun Fundazioak gaur eguerdian aurkeztu du herri museoan. Proiektua gaur egungo merkatuaren azterketa egin ondoren eta turismo arloan gastronomia geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari dela ikusita sortu da. Helburu nagusia Zeraingo bi produktu izarrak lotzea da, hau da, gazta eta sagardoa lotzea. Azken batean, Zeraingo [...]
Hainbat herritarrek jakitera eman dutenez, Zeraingo herri-proiektuaren eta ereduaren «kontrako zuzeneko borroka» jarri du martxan Zerainen zenbaitek. «Eraso» horrek helburu argia du beraien ustez: «Herrian azken 40 urteotan landu den herri-proiektua eta auzolanean oinarritutako eredua geratzea eta deuseztatzea». Gertaera azken boladan «hartzen ari den neurria» eta herriak duen «arriskua» ikusita, zeraindarrek erantzutea erabaki dute. Batetik, [...]
Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegietara joan nahi dutenentzako doako autobusa ipiniko du Zerain Dezagun Fundazioak martxoaren 1etik aurrera. Hilabete horretako ostiral eta larunbat iluntzetan egongo da abian zerbitzu hori. Autobus bat Ordizia, Lazkao eta Beasaindik joango da sagardotegietara eta bestea Legazpi, Zumarraga-Urretxu eta Ormaiztegitik. Autobus zerbitzua jartzea izeneko proiektuaren barruan kokatu dute antolatzaileek. Aldabe Kooperatibak [...]
Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegietara joateko doako autobus zerbitzua jarriko du abian Zerain Dezagun Fundazioak, martxoaren 1etik aurrera. Autobusa Ordizia, Lazkao eta Beasaindik zein Legazpi, Zumarraga-Urretxu eta Ormaiztegitik joango da bi sagardotegietara. Martxoko ostiral eta larunbat iluntzetan egongo da abian zerbitzu hori. Erreserba egiteko Otatzara (943 80 17 57) edota Oihartera (686 299 158) deitu [...]
Tobera musika eskolakoek urteko batzarra egingo dute datorren asteazkenean (otsailak 15), Segurako kultur etxean, 19:30ean. 2010-2011 ikasturteko memoriaren berri emango dute. Garai horretako diru-kontuen balantzea ere izango dute hizpide, eta ondo irudituz gero onartu egingo dute. Ondoren, 2011-2012 eskola plangintza azalduko dute, besteak beste. Azkenik, zuzendaritza batzordeko kide berriak izendatuko dituzte.
Zeraingo Udalak Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren segidan zeuden lur sailak erosi zituen. Egun lur horietan zeuden pinuak atera eta bertako zuhaitzak landatzen ari da. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailetik 400.000 euroko diru laguntza jaso zuen Zeraingo Udalak 2010ean, eta 2011an berriz, 200.000 eurokoa. Helburua Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren segidan dauden lur sailak erostea, pixkanaka bertako pinuak kentzen joatea [...]
Ohitura zaharrari jarraituz, Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, kantu eskean irtengo dira zeraindarrak, 15:00etan, eta herriko hainbat txoko igaroko dituzte. Entsegua berriz, datorren astelehenean egingo dute, 19:30ean Zeraingo kultur etxean.
Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Zeraingo kanporaketa larunbatean jokatuko dute Liztormendi elkartean. Izena 16:00etatik 16:15etara bitartean eman ahal izango da. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Zortzi erregetara eta hiru usteletara jokatuko dute. Bestalde, Segurako kanporaketa hilaren 27an egingo dute Elorri elkartean, 22:00etan hasita
[Zegama-Aizkorriko elkarrizketak] Elena Calvillok bosgarren urtea izango du aurten Zegama-Aizkorri mendi maratoiean. Lehen urtean, lasterketari “kateatuta” geratu zen. Errepideko lasterketetan ere parte hartu ohi du, baina dioenez, [...]
[Zegama-Aizkorri lasterketako elkarrizketak] Koldo Urrestarazu lazkaoarrak Zegama-Aizkorri lasterketako edizio guztietan hartu du parte. Aurten hamaikagarrena izango du, eta lehen urteko ilusioarekin egingo du. Hamargarren urtea duzu aurten Zegama-Aizkorrin parte hartzen. Asok gustatu zaizun lasterketa dela esan daiteke… Bai. Orain arte egin diren [...]
30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz
Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,
Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako
Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.
Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.