Larunbat arratsaldean, Ormaiztegiko eta Mutiloako Udalek, Zumalakarregi Museoak eta Goiturrek antolaturik, Mutiloa eta Ormaiztegi herrien arteko ibilbidearen II. Edizioa ospatu zen. Guztira 35 pertsona gerturatu ziren arratsaldeko 16:00etarako Mutiloako plazara eta handik, Barnaola aldera joan ziren tipi-tapa. 6,5 kilometroko bidea egin zuten Lierni eta Lointzitik jarraitu eta amaieran, Ormaiztegira helduz. Tartean ordea, mokadutxo eta mokadutxo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Mutiloa, ormaiztegi, tailerrak
Bidalita Bestelakoak, Mutiloa, Ormaiztegi | Ez dago iruzkinik »
Mutiloatik Ormaiztegi arteko Bide Berderen II. eguna ospatzeko arratsalde-pasa ederra antolatu dute larunbat arratsalderako. Hona hemen egtaraua: - Irteera ordua eta lekua: Mutiloako Plaza, arratsaldeko 16.00etan. - Ibilbidea (6,5km): Mutiloa-Barnaola-Lierni- Lointzi-Ormaiztegi (Zumalakarregi Museoa). Ibilbide hau amaitzean Mutiloara itzultzeko doako autobus zerbitzua egongo da. - Ipuin kontalaria: Maite Franko ipuin kontalariaren bidez aukera izango dugu bide [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Kultura, Mutiloa, Ormaiztegi | Ez dago iruzkinik »
Bateragune auziari lotutako mozio bat lantzeko ezohiko osoko bilkura egingo du Ormaiztegiko Udalak. Asteartean egingo dute udalbatzarra, 19:00etan. Gai ordenak puntu bakarra izango du: Bateragune auziaren aurrean mozioa.
Irakurri gehiago
Bidalita Ormaiztegi | Ez dago iruzkinik »
Ormaiztegiko Udalak udalbatzarra egingo du gaur arratsaldean, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Hondakinen inguruko “Ormaiztegiarrok arazo bat dugu hondakinekin” mozioa eztabaidatuko dute, eta udalaren eraikin eta lokal publikoen garbiketa zerbitzua esleituko dituzte. Martxoaren 8ko adierazpena ere landuko dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:hondakinak, mozioa, ormaiztegi, Udala, udalbatzarra, zaborrak
Bidalita Gizartea, Ormaiztegi, Politika | Ez dago iruzkinik »
Larunbat arratsaldean, 16:30etik aurrera, eskolarteko txirrindulari probak jokatuko dituzte Ormaiztegin. Kirol proba hori Ormaiztegiko Txirrinduaren Lagunak elkarteak antolatu du Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin. Bertan Andoaingo, Tolosako eta Goierriko eskoletako ikasleek parte hartuko dute, eta hiru proba egingo dituzte: benjamin, alebin eta infantil mailako probak, hain zuzen. Ibilbideak 800 metro dauzka. Benjamin mailako kirolariek bi itzuli eman [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Andoain, Eskolarteko, Goierri, Ormaiztegiko Txirrinduaren Lagunak, Tolosa, txirrindulari proba
Bidalita Kirola, Ormaiztegi | Ez dago iruzkinik »
Juango Igartzabal zumarragarrak eta Ruben Lanz legazpiarrak irabazi dute Sahararen Aldeko Herri Krosa, Ormaiztegin. Ibilbide osoa biek elkarrekin egin dute, eta batera sartu dira, helmugan. Hirugarren Miguel Angel Encina sailkatu da. Emakumezkoetan berriz, Maider Gaztañaga ordiziarrak jantzi du txapela. Bigarren Elena Calvillo geratu da, eta hirugarren Izaro Rubio. Hamar kilometroko proban 250bat koirrikalarik parte hartu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:dirua, Juanjo Igartzabal, krosa, lasterketa sinbolikoa, Maider Gaztañaga, Ruben Lanz, Sahara
Bidalita Gizartea, Kirola, Ormaiztegi | Ez dago iruzkinik »
Urte bat eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra betetzera zigortu dute gizonezko bat Ormaiztegiko aurrezku kutxa batean lapurreta egiteagatik. Beste kide batek lagunduta sartu zen gizonezkoa aurrezki kutxan. Kide hori ez dute identifikatu. Eskuetan objetu sendo bat zeraman eta 11.226 euro lapurtu zituen. Lapurreta 2009ko ekainaren 26an gertatu zen 13:55ak aldera. Epaiaren arabera, langile bakarra zegoen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurreki kutxa, kartzela zigorra, lapurreta
Bidalita Gizartea, Ormaiztegi | Ez dago iruzkinik »
Zumalakarregi museoan antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbatean, ahoz-ahoko komunikazioaren barruan txutxumutxua, bertsoa eta belaunaldi arteko komunikazioa jorratu zituzten. Txutxumutxua zer den ikasteko hainbat jolasetan parte hartu zuten. Bertso bidezko informazio transmisioa lantzeko, museoko erakusketa iraunkorrean dauden bertso batzuk aztertu zituzten, eta belaunaldien artekoa lantzeko bideo batzuk ikusi eta entzuteko aukera izan zuten umeek.
Irakurri gehiago
Etiketak:belaunaldien arteko komunikazioa, bertsoak, informazio iturri, tailerrak, txutxumutxuak, Zumalakarregi museoa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura, Ormaiztegi | Ez dago iruzkinik »
Seigarren aldiz jokatuko da igandean, Ormaiztegin, Salem Hach Embareken omenezko krosa. Lasterketa 11:00etan hasiko da, udaletxe parean. Bertan parte hartu nahi dutenek, aurrez izena ematea gomendatzen dute antolatzaileek. Horretarako, bi bide daude: Sahara-cross.com edo kirolprobak.com webguneak. Iazko berrikuntzarekin jarraituz, aurten ere txip horiaren bidez hartuko dituzte denborak. Izena ematerakoan, txipa duenak zortzi euro ordaindu beharko ditu aurrez, txiparen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:kontzientzia, krosa, Sahara, Salem Hach Embarek
Bidalita Gizartea, Ormaiztegi, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Zumalakarregik antolatzen dituen saioen barruan, XX. mendeko informazio iturriekin jarraituz, Irudien esanahia gaia landu zuten larunbatean (otsailak 11). Egun bezala XX. mendean ere irudiek “garrantzia handia” zutela azaldu zieten umeei. Ondoren, http://www.ahotsak.com/ helbidetik lortutako Ormaiztegiko biztanle batzuen San Andres jaiei buruzko grabazioak entzun zituzten, eta segidan kontakizunei irudia jarri zieten
Irakurri gehiago
Etiketak:irudiak, kontakizunak, marrazkiak, tailerra, Zumalakarregi museoa
Bidalita Aisia, Gizartea, Ormaiztegi | Ez dago iruzkinik »