Urtero inguratzen da jende izugarri Idiazabalgo Gazta Egunean, baina atzokoan inoiz baino jende gehiago ibili zela zioten urtero hutsik egiten ez dutenek. Aurten, gainera, Gazta Egunean berebiziko garrantzia zuten bi pertsona oso maitatu falta ziren: Antton Irizar eta Domingo Goiburu. Hauei omenalditxo bat egin zitzaien, biei bertso bana abestuaz, eta minutu bateko isilunea egin zuten. [...]
Angel Oiarbide idiazabaldarrari elkarrizketa digitala egin zioten atzo Berria.info atarian. Oiarbide Nazioen Mundua ekimeneko kidea da, eta Gazta Zati bat dokumentalean lan egin du Jon Maiarekin batera. Elkarrizketan, autodeterminazioaz, Euskal Herriaren independentziaz eta Nazioen Mundua dinamikaz hitz egin du, besteak beste. Irakurri elkarrizketa hemen
Aldaize aldizkariak bere 50. alea plazaratuko du ekainean. Zenbaki borobilaren argitalpena ospatzeko, euskara elkarteko kideak jaialdi bat antolatzen ari dira. Jaialdia ekainaren 16an izango da, eta bertan herriko artistek parte hartzea da helburua. Taula gainera ehun herritar igotzeko erronka hartu dute bere gain elkarteko kideek. Ekitaldi honetan parte hartzeko prest dauden herritar guztiei dei egiten [...]
Youtubeko MyTxanel erabiltzaileak Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolak eta Kirol Elkarteko Mendi Sailak antolatutako Goierri eskualdeko Ibilaldi Neurtuaren bideoa sareratu du. Martxoaren 11n egin zuten ibilaldia, Idiazabal eta Ataun arteko mendietan zehar: Atxurbi, Arantzamendi, Irumugata…. Bukaeran, eskolako lanetatik jubilatzeko zegoen “Joxe maisuari” omenaldi txiki bat egin zioten plazan.
Baserrian, zelaian zela, hil da Florentino Goiburu bertsolari eta artzain idizabaldarra, 80 urterekin. Bertsolari ezaguna da, urte askoan Goierriko txoko ugaritan kantuan ibilitakoa, Lazkao Txikiren laguna eta haren oroimeneko jai eta bertso afaritan sarri abestutakoa. Goierriko Bertsolari Taldeko kidea izan da urte askoan Goiburu, Patxi Iraolarekin, Eusebio Igartzabalekin, Iñaki Muruarekin, Mikel Mendizabalekin, Xabier Zeberiorekin eta [...]
Ibilaldi neurtua 300 bat haurrek eta 100enbat helduk egin dute Idiazabalen. Ekimen hori Aita Iparragirre herri eskolak eta Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Sailak antolatu dute, eta oso gustura daude jasotako erantzunarekin. Jendea 08:30ak eta 09:00ak bitartean abiatu zen Idiazabalgo plazatik mendirantz. Bi ibilbide zeuden prestatuta, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, gehienek luzeena aukeratu zuten. Eguraldia [...]
Igandean Gipuzkoako Eskolarteko Jokuen barruan eskualde mailako ibilaldi neurtua egingo dute Idiazabalen. Gipuzkoako ikastetxeetako ikasleek parte hartu dezakete, eskola kirolean izena emanda egon ala ez. Antolatzaileek 400bat ume joatea espero dute. Idiazabalen ez ezik Irunen, Donostian, Zarautzen eta Deban ere egingo dituzte igandean ibilaldi neurtuak, eta beraz, uste dute ibiltari gehienak eskualdekoak edota ingurukoak izango [...]
Idiazabalen, Irunerako noranzkoan, bi kamioiek eta 4×4 ibilgailu batek istripua izan dute. Auto ilara luzeak eragin dira gertaera horrek, eta Ertzaintzak gune horretara joan behar dutenei arretaz gidatzeko deia egin diete
Antton Irizar, bi hamarkadatan Idiazabalgo alkate izandakoa, hil egin da gaixotasun baten ondorioz. Gaur arratsaldeko zazpietan izango dira bere aldeko hileta elizkizunak Idiazabalgo San Migel elizan. Antton Irizar alkate izan aurretik, Jesus Mari Larrea zegamarrarekin batera, Idiazabalgo Axari dantza taldea sortu zuelako egin zen ezagun herrian. Arkaitz dantza taldea deseginda, 1976 eta 1979 urte artean [...]
[Zegama-Aizkorriko elkarrizketak] Elena Calvillok bosgarren urtea izango du aurten Zegama-Aizkorri mendi maratoiean. Lehen urtean, lasterketari “kateatuta” geratu zen. Errepideko lasterketetan ere parte hartu ohi du, baina dioenez, [...]
[Zegama-Aizkorri lasterketako elkarrizketak] Koldo Urrestarazu lazkaoarrak Zegama-Aizkorri lasterketako edizio guztietan hartu du parte. Aurten hamaikagarrena izango du, eta lehen urteko ilusioarekin egingo du. Hamargarren urtea duzu aurten Zegama-Aizkorrin parte hartzen. Asok gustatu zaizun lasterketa dela esan daiteke… Bai. Orain arte egin diren [...]
30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz
Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,
Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako
Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.
Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.