Gabiria

Ander Geresta estraditatu dute

2012/05/14
Nork

Ander Geresta Azurmendi (Gabiria 1978) Frantziako espetxeetan zigorra betetzen ari zen euskal presoa Espainiaren esku utzi zuen Parisek joan den ostiralean. Jendarmeekin tiroketa bat izan ostean atxilotu zuten Geresta, eta horregatik zegoen espetxe zigorra betetzen Frantzian. Espainiako Justiziak, berriz, kale erasoetan parte-hartzea leporatzen dio. Entrega behin-behinekoa da, hots, Espainian epaitu arte izango da Madrilen esku. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Gabiria, Politika | Ez dago iruzkinik »

Pasiotarren komentuak 100 urte betetzen dituela ospatuko dute Gabirian

2012/05/10
Nork
Pasiotarren komentuak 100 urte betetzen dituela ospatuko dute Gabirian

100 lagunetik gora bilduko dira elkarrekin egunpasa eder bat eginez igandean Pasiotarren komentuak 100 urte betetzen dituela ospatzeko.Goizeko 10:30ean elkartuko dira ikastetxe ondoan dagoen Lourdesko Amaren GRUTAn. 12:00etan luntxa egingo dute Gabiriako elizpeko babesean eta 12:45ean barrura sartu eta Eukaristia egingo dute argazki emanaldi eta guzti 1911-1964 bitartean bizitakoak gogoratuz. Eguna borobiltzeko 14:30ean Korta jatetxera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Bestelakoak, Gabiria | Ez dago iruzkinik »

36ko gerrari buruzko kafe-tertulia eta kotxe zaharren erakusketa Gabirian

2012/05/04
Nork
36ko gerrari buruzko kafe-tertulia eta kotxe zaharren erakusketa Gabirian

Gabiriako Udaberri Kulturalaren barruan, asteburu honetan ere izango dira ekintzak. Larunbatean, arratsaldeko 17:30ean Erbie elkartean batuko dira herritarrak kafe eta pastatxo batzuen inguruan 36ko gerran bizitakoa kontatzeko, bakoitzak garai hartaz dakiena banatzeko edota besteengandik ikasteko ere bai. Igandean berriz, eguerditik aurrera kotxe zaharren erakusketa egongo da herriko plazan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gabiria, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

36ko Gerrako gudariak omendu dituzte Gabirian

2012/04/10
Nork

Igande eguerdian, Aberri Egunez, Gabirian 36ko Gerran parte hartu zuten gudariak omendu zituzten. Egun bizirik dauden bi gudariek, Antonio Igarzabal eta Euxebio Igarzabalek, plaka bana, bertsoak, Agurra eta Ezpata Dantza eta alkatearen esker oneko hitzak jaso zituzten eliz atarian. Jarraian, Ardantza begiratokian, gudarien omenezko plaka berria jarri zuten. Eguna ongi amaitzeko mokadutxo bat jan zuten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gabiria | Ez dago iruzkinik »

Putreek bizirik zegoen animalia bati eraso egin nahi izan diote Gabirian

2012/04/10
Nork
Putreek bizirik zegoen animalia bati eraso egin nahi izan diote Gabirian

Atzo eguerdian, hogeitik gora putre Gabiriako zelai batera jaitsi ziren, duela bizpahiru egun jaiotako moxalari eraso egin asmoz. Moxala bere amarekin eta beste hainbat behorrekin aurkitzen zen, baina putreak gerturatu orduko, hauek alde egin zuten, moxala bakarrik utziz. Bizilagun batek uxatu zituen putreak, eta moxal ikaratua bere amarengana itzuli zuten.

Irakurri gehiago

Bidalita Gabiria, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Zuhaitz Eguna ospatu dute Gabirian

2012/03/26
Nork
Zuhaitz Eguna ospatu dute Gabirian

Martxoaren 24an, larunbata, Zuhaitz Eguna ospatu zuten Gabirian. Iaz egindako lanari jarraipena eman diote aurten. Iaz sartutako zuhaitzak nola dauden ikusi zuten lehenik. Bizirik daudenei konposta bota zieten eta bizirik iraun ez dutenen tokietan landare berriak sartu zituzten. Konposta nola egiten den ere ikasi dute gazteek: “zaborra aurrena sailkatu egin behar dela konposta egiteko, ezin [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gabiria, Gizartea, Herriak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gabiriko gaztetxoak Errealeko jokalarien eskutik

2012/03/26
Nork
Gabiriko gaztetxoak Errealeko jokalarien eskutik

Martxoaren 15ean, Gabiriako eskolako ikasleak Errealaren entrenamenduan izan ziren. Bertan, hurrengo partidarako sarrerak eman zizkieten. Hori horrela, pasa den asteazkenean, hilak 21, autobus bete gazte joan zen Gabiriatik Anoetara. Levanteren aurka 1-3 emaitzarekin galdu zuen Errealak egun hartan. Gabiriako gazte batzuk, gainera, (Janire, Ander, Edorta, Axular eta Antton) Errealeko jokalariekin eskutik helduta irten ziren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gabiria, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Larunbatean Nafarroako konkistari buruzko hitzaldia emango du Zuhaitz Akizuk Gabirian

2012/03/15
Nork

Gaztelak Nafarroako erresuma konkistatu zuela 500 urte bete direnean, Zuhaitz Akizuk gai horri buruzko hitzaldia emango du larunbatean Gabiriako kultur etxean, 19:00etan. Antolatzaileek aipatu dutenez Ezkio-Itsasoko hizlariak besteak beste, Nafarroa nork, zergatik  eta nola konkistatu zuten azalduko du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gabiria, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

‘Haurrentzako arauak eta mugak aztertzen’ lelopean formazio saioa egingo dute ostiralean Gabirian

2012/03/14
Nork

‘Haurrentzako arauak eta mugak aztertzen’ lelopean formazio saioa egingo dute ostiralean, martxoak 16, Gabiriako Balentzategi herri eskolan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Saioa Lorratz elkarteko kideek emango dute, eta interesatuta dagoen edonork parte hartu ahal izango du bertan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gabiria, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Roland Holkek irabazi du Gabiriako rallyesprintean, ofizio handia erakutsita

2012/03/06
Nork
Roland Holkek irabazi du Gabiriako rallyesprintean, ofizio handia erakutsita

Roland Holke gidari beterano donostiarrak irabazi du Gabiriako XIV. Rallyesprinta. Euripean jokatu zen, herenegun arratsaldean, bigarren aldiz Legazpi-Gabiria norantzan. Hiru erlojupekoetan erregulartasun erabatekoa erakutsi zuen Holkek, Mitsubishi Lancer IX ahaltsuarekin eta Aintzane Goñi gidari-ondokoa lagun. Hogei urteren ondoren, iaz itzuli zen Holke lehiaketara, Gabirian hain justu. Igandean, zortea lagun, gidari gutxik dezaketena egin zuen: zati [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gabiria, Kirola, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 3 ordu, 1 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 3 ordu, 3 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza