Txupinak bota eta kanpaiak joz hasiko dituzte festak gaur Ezkio-Itsason, iluntzeko 20:00etan. Halaxe hasiko dira San Migel egunera arte iraungo duten jaiek. Gaur gauean berriz rock kontzertuak izango dira 22:30etik hasita Klak!son eta talde sorpresa baten eskutik. Kontzertu rockeroen biharamunari aurre egiteko, lasaixeago, larunbat goizeko 11:30ean elizako erretaulan eginiko berritze lanei buruzko hitzaldi eta erakusketa [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ezkio-Itsaso, Festak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Larunbatean Martxoan Bertsoa lehiaketari ekingo diote Igartubeitin, 19:00etan. 20:30etik aurrera urrian Igartubeitin egindako sagardoa dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, eta afari merienda ere egingo dute. Trikitilariak bertan izango dira giroa alaitzen. 18:30ean autobusa irtengo da Zumarragako elizaren ondotik eta Igartubeitira joango da. Autobusa doan izango da.
Irakurri gehiago
Etiketak:autobusa, barrikotea, Igartubeiti, Martxoan Bertsoa, sagardoa
Bidalita Aisia, Ezkio-Itsaso, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Igartubeiti baserri museoan larunbatean, otsailak 25, saskiak egiten ikasteko aukera izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek. Baserri museoko arduradunek jakitera eman dutenez, txotxak gordetzeko ontziak egingo dituzte, zehazki esateko. Tailerra 17:00etan hasiko da eta 18:30ean bukatu. Ondoren Igartubeiti askaria zerbitzatuko dute museoan bertan. Bakoitzak hiru euro ordaindu beharko ditu. Familiei beherapena egingo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Igartu askaria, Igartubeiti, saskigile, tailerra, txotxak
Bidalita Aisia, Ezkio-Itsaso, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Igartubeiti baserri museoa 8.347 lagunek bisitatu dute 2011. urtean zehar. Duela bi urte 6.895 pertsona izan ziren bertan. Beraz, bisitarien hazkundea %21ekoa izan da 2011an. Emaitza horiek ikusita gustura daude K6 Igartubeiti kudeatzen duen enpresako ordezkariak. Kizkitza Ugarteburu Igartubeitiko difusio arduradunak aipatu duenez, emakumezko gehiago izan dira baserri museoan gizonezkoak baino. Adinari dagokionean bisitari gehienak, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:baserri musoea, bisitari kopurua, hazi, Igartubeiti
Bidalita Aisia, Ezkio-Itsaso, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Igartubeiti baserri museoan Txorien jantokia izeneko tailerra egingo dute larunbatean, 17:00etatik 18:30era bitartean. Bertan seitik hamabi urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu dezakete. Interesa dutenek, baserri museoko toelefono zenbakira deitu behar dute aldez aurretik (943 72 29 78).
Irakurri gehiago
Etiketak:baserri museoa, Igartubeiti, tailerrak, Txorien jantokia
Bidalita Ezkio-Itsaso, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Abenduaren 30ean Maroko oinarri hartuta, solasaldia eta ipuin-kontaketa egingo dituzte Ezkio-Itsasoko Anduaga etxean, 18:00etan. Khadija Marokokoa da, eta 11 urte daramatza bizitzen Ezkio-Itsason. Nisrin eta beste bi ahizpa txikiak Goierrin jaioak dira. Marokon haurrak, gazteak eta helduak nola jaio, bizi eta hiltzen diren kontatuko dute. Hango ohiturak, balioak eta euskaldunekiko desberdintasunak ere izango dituzte hizpide, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Ezkio-Itsaso, Gizartea, Hitzaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Yartu kultur elkarteak eta Ezkio-Itsasoko Udalak sormenezko margoketa ikastaroa antolatu dute herritarrentzat. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, saio horren helburua ez da marrazketa edo margoketa teknikak ikastea bakarrik, baita norberak bere barruan duen arte-sena ateratzea eta norberaren ahalmen edo gaitasunak askatasunez garatzea ere. Ikastaroak urtarrilaren 14an hasiko dira, eta Lourdes Elorzak emango ditu. Hilean behin izango [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Ezkio-Itsaso, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Urte gutxian aldaketa handiak izan dira teknologiari dagokionean. Duela gutxi arte etxebizitzetan etxetresna elektrikoez gain, telebistak eta irratiak zeuden bakarrik. Orain, bi horiez gain, familia askok, ordenagailua, telefono mugikorrak, bideojokoak, iPad-a, iPod-a, iPhone-a, wii-a… dituzte. Esan daiteke, beraz, belaunaldi gazteak teknologia berriak besapean dituztela jaiotzen direla, eta orokortzerik ez dagoen arren, normalean gailu horiekiko interesa [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:internet, teknologia berriak
Bidalita Ezkio-Itsaso, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Gaur eguerdiko hamabietan banatu dituzte Igartubeiti baserri museoan IV. Argazki Digital Lehiaketako sariak. Helduetan lehendabiziko saria Imanol Manterolak irabazi du, eta gazteetan, Unai Larrañagak. Igartubeiti baserri museoko arduradunek jakitera eman dutenez, guztira 20 lagunek parte hartu dute, 15 helduk eta 5 haurrek. Epaimahaia berriz, Gorka Salmeron argazkilariak, Carlos Medivilla Ikatza elkarteko kideak eta Ascen Gonzalez [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ezkio-Itsaso, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
IV. Argazki Digital Lehiaketako sariak larunbatean, azaroak 26, banatuko dituzte Igartubeiti baserri museoan, 12:00etan hasita. Gero, argazkiak proiektatuko dituzte, eta mokadua ere egingo dute ondoren. Argazki erakusketa 2012ko urtarrilaren 8ra arte egongo da jarrita.
Irakurri gehiago
Bidalita Ezkio-Itsaso, Gizartea | Ez dago iruzkinik »