Tomas Plazaola Osakidetzako eskualdeko arduradunak, Osakidetza Goierrin garatzen ari den proiektuen berri emango du bihar, otsailak 23, KZgunean, 19:30an. Proiektu horien helburua bizitza osasungarria sustatzea da. Herri mailan osasunarekin (prebentzioa, zaintza edo hezkuntza) zerikusia duten eragileentzat antolatu dute hitzaldia.
[Zegama-Aizkorriko elkarrizketak] Elena Calvillok bosgarren urtea izango du aurten Zegama-Aizkorri mendi maratoiean. Lehen urtean, lasterketari “kateatuta” geratu zen. Errepideko lasterketetan ere parte hartu ohi du, baina dioenez, [...]
Irakurri gehiago





















