Segurako Laiotz herri eskolako ikasleak izango dira bihar ‘Bixi-Bixin’

Bihar, otsailak 22, Segurako Laiotz herri eskolako 4. eta 5. mailako ikasleek egin berri duten kultur astea izango dute hizpide Bixi-Bixi irratsaioan. Saioa 12:15etan hasiko da.

Elhuyar zientzia elkartekoek lagunduta hilabetean behin egiten duten tartean, Berbatek proiektua emango dute ezagutzera. Informatikariek eta hizkuntzalariek elkarlanean egindako ikerketa da Berbatek, hizkuntzarekin zerikusia duen teknologiari buruz egindakoa, hain zuzen: itzulpen automatikoa, ahotsaren errekonozimendua…

Atal hori bukatutakoan Euskara Aberasten izeneko tartean Jon Bikendi Beasaingo udal euskaltegiko kideak euskara txukun erabiltzeko aholkuak emango ditu. Euskara bultzatzeko herrietan egiten dituzten ekimenak izango dituzte hizpide, eta Santos Beloki eta Aitor Calvillo ere bertan izango dira beraien ohiko saioak egiteko.

Entzuleek ere parte hartu dezakete beraien iradokizunak edota galde-erantzunak eginez. Horretarako 943 80 10 41 telefono zenbakira deitu behar dute, edota bixi-bixi@euskalerria.org helbidera idatzi.

Saioa ostegunean, 19:00etan edota igandean, 08:00etan, errepikatuko dute.

Etiketak: , , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 28 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 56 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 58 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 59 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza