Polita eta gogorra aldi berean

Elurra mendian

Eguraldiarekin lotutako albisteek jendearen arreta pizten dute. Bero handia edota hotza egiten duenean are gehiago. Egunotan esaterako, gai horrekin lotutako berriek entzule edota irakurle ugari izan dute, elurra albiste bihurtu baita.

Jende ugarik du gustuko elurra, baina kotxea hartzeko unean edota lanera joaterakoan arazoak eragiten ditu, eta kalean ez egitea nahi izaten du herritar askok, batez ere helduek, haurrek aisiarekin lotzen baitute normalean.

Jan bila
Momentuz herriguneetatik desagertu da, baina mendian asko dago oraindik. Paisaia eta irudi ederrak ikus litezke bertan. Zuhaitzetako adar biluziak txurituta, artzainen txaboletako teilatuak estalita, ur putzuak izoztuta… Argazkiak egiteko leku ezin aproposagoak bihurtzen dira mendiak eta basoak. Askok aprobetxatu dituzte egun hauek horretarako. Dena ez da ederra, ordea, han ere, batez ere bertan bizi diren animalientzat. Elurretan oinatz ugari ikus litezke, jan bila hara eta hona ibiltzen direnaren seinale. Ez da erraza maindire zuriak bazter guztiak estaltzen dituenean ahora eramateko zerbait aurkitzea. Behorrek eta zaldiek, esaterako, elurraren gainetik irtetzen diren laharrekin konformatu behar izaten dute. Haiek, ordea, badute abantaila bat, beraien jabeek tarteka mendira joan eta jateko zerbait ematen baitie. Zailagoa izaten dute animalia basatiek elikagaiak aurkitzeko, eta askok gose apur bat ere igaro behar izaten dute sarritan. Beste batzuen kasuan naturak berak babesten ditu, negu gogorra bukatu bitartean lozorroan egoten baitira.

Behorra laharrak jaten

Dirudienez, oraindik elurra ikusteko aukera izango da. Gaur esaterako tarteka euria egingo du herrietan, baina 800-1000 metrotik gora elurretan botako du. Beraz, Goierriko basoek eta mendiek txuri-txuri jarraituko dute momentuz.

Etiketak: , , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 26 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 54 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 55 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 57 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza