San Blas eguneko herri bazkarirako paella prestatzen ari dira

Arretxe elkarteko kideak paella prestatzen

San Blas jaien barruan urtero herri bazkaria egin ohi dute idiazabaldarrek. Menuan paella izaten dute, eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Herriko plazan ari dira prestatzen, 700 lagunentzat. Arretxe elkarteko sei bazkide eta udaletxeko bi langile, Pello Unanue eta Lurdes Intxausti, ari dira lanean. Urteroko moduan, sukaldarien burua Javi Sanchez da, horrelakoetan eskarmentu handia baitu.

Goizeko hamarretan ekin diote lanari sukaldariek. Jakiak prestatzen hasi aurretik, ordea, hainbat zeregin egin behar izan dute: paella prestatzeko ontzia ekarri, azpiegitura prestatu, sua piztu… Javi Sanchez antolatzaileak jakitera eman duenez, aurten Pello Unanue Idiazabalgo udaletxeko langileari esker “su hobea lortu dugu, eta beraz, azkarrago eta hobeto prestatu ahal izango dira jakiak”.

Behin hasierako lanak eginda 12:30ak aldera hasi dira jana prestatzen. Guztira 70 kilo arroz, 110 kilo oilasko eta 40 kilo barazki (piper gorriak, piper berdeak, tipula, ilarrak eta tomatea) erabili dituzte. Sanchezek aipatu duenez aurten krisiarengatik osagai gutxiago erabiltzeko erabakia hartu zuten. “Hogei kilo oilasko gutxiago, prestatu ditugu. Bestalde, untxirik ez diogu bota arrozari eta ezta txerri giharrea ere”.

Iaz bezala aurten ere Mujika frutadendak doan eman dizkie paella egiteko hainbat osagai (arroza barne). Mujika harategiak berriz, prezio berezian saldu die aurten oilaskoa, eta sukaldariei bost kilo txistorra eta hirugiharrea eman dizkie doan hamaiketakoa egiteko. Bi denda horiei eskerrak eman nahi dizkiete emandako laguntzarengatik.

Paella eta postrea

Paellaz gain, postrea jateko aukera ere badago: esne gainez eta txokolatez egindako natilla, hain zuzen. Paella eta postrea eskuratu ahal izateko txartelak erosi behar dira hiru euroan. Paella 14:15ak aldera hasiko dira zerbitzatzen.

Jada eguerdiko ordu biak baino lehen jendea esertzeko lekua hartzen hasita zegoen. Hotz egiten duenez, jende gehienak berogailuarengandik gertuen dauden mahaiak aukeratu dituzte.

Etiketak: , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 49 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 51 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 53 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza