‘Hitzontzi’ lehiaketa berria egingo dute ‘Itaka’ irratsaioaren barruan

Ikasturte berriarekin batera, lehiaketa berria jarri dute martxan Itaka literatur saioan Ekaitz eta Irati Goikoetxeak. Hitzontzi jarri diote lehiaketari izena, Irati Goikoetxearen arabera, hitzen ontzia betetzea baitute helburu, «lehiaketa aitzakiatzat hartu eta entzulea hitzontzi bihurtzea». Euskaraz euskararekin egin nahi dute jolas, eta horretarako astero-astero ariketa berri bat proposatuko diete irrati entzuleei eta jolastu nahi duten guztiei.

Ariketa bakoitzari erantzuteko astebeteko tartea izango dute lehiakideek, eta ariketaren erantzunak itakasegura@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte. Halaber, saioan bertan tartetxo bat utziko dute, erantzuna telefonoz eman nahi dutenentzat. Asteroko ariketa zuzen egiten dutenen izenak hilabete bukaerako zozketan sartuko dituzte, eta irabazleak otar bat eskuratuko du. Otarrean Aikur etxeko bi ezti pote, Bengoetxe baserriko bi txakolin botila, J.Aranburu elkartekoen gazta, Pirritxen, Porrotxen eta Marimototsen kamiseta bat, eta hilabete horretan irratian izan dituzten musikarien eta idazleen liburu eta disko bana etxeratuko dituzte.

Lehen zozketa azaroan
Urriaren 15ean jarri zuten martxan lehiaketa. Lehenengo zozketa azaroaren bukaeran egingo dute urriko bi asteotan eta azaroan zuzen erantzungo duten izenen artean. Astero ariketa ezberdina proposatuko dute. Hauxe larunbata bitartean buruari eragiteko ariketa: a, e, i, o eta u bost bokal ezberdinak dituzten hitzen bila dabiltza. Erakusleiho hitza jarri dute adibidetzat anai-arrebek. Astero-astero proposatuko duten ariketaren berri larunbat goizetan 10:00 etan eta astezken iluntzetan 21:30ean Segura Irratiko Itaka saioan emango dute, baita iratigoikoetxea.blogspot.com blogean ere.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 48 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 50 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 52 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza