San Isidro eguna ospatzen ari dira herri askotan

San Isidro eguna ospatzen ari dira herri askotan

San Isidro eguna, baserritarren eguna ari dira ospatzen gaur Goierriko herri askotan. Gabirian Ostatu jatetxean egin dute bazkaria eta Ataunen barazki eta ziza lehiaketa eta gazta erakusketa, meza, hamaiketakoa eta bazkaria ere egin dituzte.

Irakurri gehiago

Ion Muñoa: «Helburua miseria handirik pasatu gabe bukatzea da»

Ion Muñoa: «Helburua miseria handirik pasatu gabe bukatzea da»

Lehen aldia al duzu Zegama-Aizkorrin? Parte hartzen bai, lehenengoa izango da. Orain arte antolakuntza lanetan aritu naiz, lehen urtetik. Nolatan erabaki duzu parte hartzea? Kirola betidanik gustatu izan zait eta mendia ere gertutik ezagututakoa naiz. Orain arte ez naiz inoiz animatu, eta badakit gogorra izango dela. Hala ere, ibilbidea eta mundu hau nahiko ondo ezagutzen [...]

Irakurri gehiago

Zegama-Aizkorri maratoia gertutik jarraitzeko aukera Goierriko Hitzan

2012/05/14
Nork
Zegama-Aizkorri maratoia gertutik jarraitzeko aukera Goierriko Hitzan

Igandean, maiatzak 20, Zegama-Aizkorri mendi maratoia egingo da. XI. edizioa izango da aurtengoa, eta Goierriko Hitzak leku berezia egingo die egunotan maratoiaren inguruko albisteei. Korrikalari goierritarrei eginiko elkarrizketak argitaratuko ditu, lasterketaren inguruko informazio teknikoa emango du… Ez hori bakarrik. 2005 urtetik iaz arte egindako lasterketetako argazkiak ere bildu ditu, argazki galeria erraldoi batean. Igandean, bestalde, informazio jario berezia eskainiko du goierrimendebaldea.hitza.info webguneak.

Irakurri gehiago

Aritz Egea: “Lasterketa hau erreferentzia bat da mundu honetan”

Aritz Egea: “Lasterketa hau erreferentzia bat da mundu honetan”

Zegama-Aizkorri mendi maratoia igandean egingo da, eta hainbat goierritarrek hartuko dute parte bertan; hori dela eta, aste osoan zehar, Goierriko Hitzak parte hartzaile horietako batzuei egindako elkarrizketak argitaratuko ditu webgunean. Lehena, Aritz Egea urretxuarrari eginikoa da. Egeak lehen urtea du Zegama-Aizkorrin. Lehen aldia al duzu lasterketan? Bai, lehen aldiz egingo [...]

Irakurri gehiago

Ander Geresta estraditatu dute

Ander Geresta Azurmendi (Gabiria 1978) Frantziako espetxeetan zigorra betetzen ari zen euskal presoa Espainiaren esku utzi zuen Parisek joan den ostiralean. Jendarmeekin tiroketa bat izan ostean atxilotu zuten Geresta, eta horregatik zegoen espetxe zigorra betetzen Frantzian. Espainiako Justiziak, berriz, kale erasoetan parte-hartzea leporatzen dio. Entrega [...]

Irakurri gehiago

Pasiotarren komentuan ikasitako 200 lagun inguru batu ziren atzo Gabirian

Pasiotarren komentuan ikasitako 200 lagun inguru batu ziren atzo Gabirian

Pasiotarren komentuan ikasle ibilitako 200 lagun inguru batu ziren igandean Gabirian. Goizean komentu ondoan dagoen Lourdesgo amabirjinaren aurrean ekitalditxo bat egin zuten. Euren kantuak abestu zituzten, Koldo Sarasolak Gabiriako apaizak hitz batzuk esan zituen, eta baita pasiotar probintziala den Juan Mari Santamariak ere, eta Migel [...]

Irakurri gehiago

36ko gerrako kontu latzak txokolate, pasta eta txurroekin gozatu zituzten

36ko gerrako kontu latzak txokolate, pasta eta txurroekin gozatu zituzten

Larunbat arratsaldean 50 lagun inguru bildu ziren Gabiriako Erbie elkartean, txokolate, txurro eta pastekin gozatzen zuten bitartean 36ko gerrako garai latzez hitz egiteko. Antonio Igartzabalek 17 urterekin gudari joan zeneko kontuak kontatu zituen, Nikola Alustizak aldiz, 11 urterekin gudari joateko gaztetxo, eta herrian gelditu zirenek [...]

Irakurri gehiago
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 19 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 2 ordu, 48 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 2 ordu, 49 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.


  • Ibarraldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Euskal Herria kalean zirkulazioari moztuta gunean   duela 2 ordu, 51 minutu · Ikusi

    Biharko Merkataritzaren eguna dela eta, 10:30etik 15:00etara, Euskal Herria kaleko 1 eta 17 zenbakien arteko ibilgailuen zirkulazioa moztu egingo dute. Berastegitik datozenak txumitxatik joango dira, eta Tolosatik doazenak, Idoiagatik.


lasterketak



Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza